XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...);
Gure ikerketan agertzen denez, beraz, Pentsamendu Logikoaren Garapenak oso koerlazio garaia agertzen du Natur-eko errendimenduarekin, eta prekontzepzioak ere positiboki koerlazionaturik agertzen dira.
Nolanahi ere, ez dirudi Natur-eko errendimenduaren arrazoi bakarra Pentsamendu Logikoaren Garapenean aurkitu behar denik.
Prekontzepzio oker gutxiago edukitzeak, bestalde, neurri batean esplikatzen du Natur-en errendimendu hobea izatea, baina ez neurri osoan.
Zenbait item-i eta
Aurrekontzeptu horiek Natur-eko errendimenduan eraginik ez dutelako ote, edo Natur Arloan egiten den ebaluapenak haurra sakonean aztertzen ez duelako ote?
Bigarren hipotesi honen alde jarriko nintzateke, dakigun bezala jakinda, 8. mailan oraindik, nahiz eta klasean behin eta berriro gai horiek azaldu, zutik dirautela haurren kontzepzio okerrek.
Natur-eko emaitzekin zuzenki erlazionaturik agertzen ez badira, ez da zuzenki erlazionaturik ez daudelako, zuzenki erlazionaturik egonik ere, ebaluazioak ez duelako behar bezala sakontzen haurren benetako kontzepzioetan.
Bestalde, goian esan dugun bezala, Natur-eko errendimenduarekin zerikusi garbia dute PK2-k, eta faktore hori saturatzen duen LANDAREAK aldagaiak.
2. Eremutik Independenteak, gehienetan, inguruko kontzepzio prebioekiko independenteago agertzen ziren, hasieran egin genuen azterketa deskribatzailean.
Gerora pasatu ditugun galdekizun koantifikagarrietan (